XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzen, bi euskaldunak sakristiara joan ziren.

Han ere emakume bat garbiketak egiten ari zen.

Kikili eta Kokolo armairu handiak zabaltzen hasi ziren.

Bat, bi, hiru... Bai, han zeuden bilatzen ari zirenak: apezpikuen eta kardenalen jantziak.

Probatu eta hartu hoberenak, hori egin zuten.

Eta hamar minutu geroago Kikili eta Kokolo bi monsiñore ziren. Itxuraz behintzat.

Baina oraindik goiz zen.

- Zer egingo dugu orain denbora emateko?.

- Hor inguruko tabernaren batera joan - erantzun zuen Kokolok.

Kikili ikaratu egin zen: - Hori ezinezkoa da, Kokolo!.

Orain apezpikuak gara eta, ikusi duzu zuk inoiz apezpikurik tabernatan?.

- Nik ez - erantzun zion Kokolok. Eta, zuk bai?.

- Nik neuk ere ez - aitortu zuen Kikilik.

Ez tabernan, ez beste inon.

Nire bizitzan ikusi dudan lehen apezpikua zu zara, Kokolo.

Kokolok irribarre egin zuen: - Ba hori bera gertatu dakieke hor inguruko tabernetan egon daitezkeen bezero apurrei, apezpikuen ohituretaz ezer ez jakitea.

- Beraz, zuk uste duzu... - Noski.

Sakristiatik irten eta ate nagusirantz ibiltzen hasi ziren....

Bapatean, Kikili geratu egin zen: - Zu, Kokolo... - Zer, Kikili?.

- Hor ate nagusiko poliziak ezagutu egingo gaitu.

Kokolok burua eskuin eskuko hatzamarrez arraskatu zuen: (...).